XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II EMAKUMEAK IDAZLE IDATZEKINTZA Zer da idaztea? Idaztea, gorago esan dugunaz, gizakiarentzat ez da gauza hain normala eta naturala.

Idaztea ekintza bortitza dugu.

Ez baitezpada buruan ixtorioak asmatzea (errezena da azkenean), baina paperrean jartzea, arras zaila agertzen zaigu.

Teknika mailara pasatzean, lumarekin edo idatz-makinarekin, pentsamena (astraktoa) eskuarekin juntatzen dugu, obra baten (konkretoa) sortzeko.

Inoiz ikusi ote duzue zizelkari bat lanean? Idazleak, hitzak eta hitztaldeak zizelkatzen ditu, forma bat emanez buruan asmatu irudi bareatuei.

Gure zizela, lapitza da; mailua eskua; begiak eta hatsa ditugu guzien gidari.

Poesian, ardura, koloreak eta usainak sartzen saiatzen gara, hizki edo letra bakoitzean.

Buruzkoa xoil baino, idaztea ekintza fisiko bat da.